Ezagutu Cybasque

CYBASQUE-k zibersegurtasun sektorearen bultzada izan nahi du

Euskadiko zibersegurtasun sektoreak gizartearen, lurraldearen eta industriaren eraldaketa digitalak dakartzaten erronkei erantzutea du helburu. CYBASQUE Euskadiko zibersegurtasun-industriak ordezkatzen dituen elkartea da. Euskadi sektoreko nazioarteko erreferente bihurtzea du helburu, industrian zibersegurtasuna sustatuz eta sartzen ari garen ekonomia digitaleko segurtasun fisiko eta logikoen arriskuen inguruan kontzientzia piztuz.

Elkarteak hurrengo helburuak ditu:

  • Ordezkatzen dituen zibersegurtasun-industrien eta oro har sektore osoaren sustapen teknikoa, komertziala eta ekonomikoa, Euskadik zibersegurtasun-arloan goi-mailako enpresa, industria eta ikerketa-masa duela agerian utziz.
  • Elkartekideentzat interesgarriak diren alderdiak zabaltzea teknologia, merkataritza eta enpresa-arloetan, nazioko zein nazioarteko erakundeen aurrean duten ordezkaritza eta haien interes profesionalen defentsa.
  • Bazkideen eta jarduera ekonomikoko beste sektore batzuen arteko lankidetza sustatzea, eraldaketa digitala garatzen laguntzeko.

Kideak

CYBASQUE 61
GRUPO GAIA 301

Fakturazio

GAIA TALDEA 5.352 M€

Esportazioak

GAIA TALDEA 2.350 M€

Langile

GAIA TALDEA 20.528

I+G+bko inbertsioa

GAIA TALDEA 135 M€