Nortasun korporatiboa

Nortasun korporatiboa

Cybasque-n parte hartzen duen oro konprometitu nahi dugu, irudi korporatiboa interesgarritzat jotzen duen agertokietan (email-a, katalogoak, web-a, paperetan, ...) erabiltzera, horretarako beharrezkoak diren ahalbide teknikoak zuen esku jartzen ditugu. Formatu zehatzen bat nahi baduzu, edota zalantzarik izanez gero, ipini lasai kontaktuan Cybasque-ekin. Baldintzapeko erabilerako logotipoak Cybasqueren idatzizko baimen berezirik gabe erabil daitezke, baldintza hauekin:

  • Logotipoa erabiltzeak ezin dio kalterik egin Cybasque-ren marka, ospe edo estimuari
  • Cybasque-k, logotipoa behar bezala erabiltzen ez dela uste duen bakoitzean, erabileraren baimena ezeztatzeko eskubidea du. Kasu horretan, erabiltzaileak, dagokion jakinarazpena jaso ondoren, logotipoa erabiltzeari uztea onartzen du.
  • Cybasque-k eskertzen du logotipoa erabili den materialaren eredu bat ematea.